2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Janari prestatua egitea eta saltzea (kebaba)
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Natalia Alzate Chamorro.
Jarduera: janari prestatua egitea eta saltzea (kebaba).
Tokia: El Palacio kalea 1, Valtierra.
Valtierran, 2026ko uztailaren 28an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2610506