157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko uztailaren 29an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita Rockwool Peninsular SAk sustatutako deskarbonizazio proiektuaren foru interesa.

2026ko ekainaren 11n, Rockwool Peninsular SAk eskatu zuen foru intereseko deklaratzea Caparrosoko udal-mugartean dituen instalazioen deskarbonizazio proiektua.

Proiektua Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiak ebaluatu du; eta, aintzat hartuta proiektuaren ezaugarriak, eskualdean ekarriko duen garapen ekonomiko eta soziala eta ingurumenerako inpaktua, Zuzendaritza Nagusiak proposatu du foru intereseko deklaratzea proiektua, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan jasotako ondorioetarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Foru intereseko proiektu deklaratzea Caparrosoko udal-mugartean dauden Rockwool Peninsular SAren instalazioen deskarbonizazio proiektua, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan jasotako ondorioetarako. Deklarazio honek proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Rockwool Peninsular SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2610533