157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren izendapenaren aldia bukatzear dagoenez, bete dadin Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedaturikoa, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesa duen orok bake epaile titular nahiz epaile ordezko izateko eskabidea aurkez dezan udal bulegoetan, non emanen baitzaio behar den eskabidea eta informazioa.

Sesman, 2026ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2609927