2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Jarduera-lizentzia ematea. Banku-bulegoa
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako jarduera sailkaturako lizentzia eman dela Gobernu Batzarraren 2025eko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez:
Sustatzaileak: Banco Santander.
Jarduera: banku-bulegoa.
Tokia: Vera Magallón plaza 11.
Hori guztia aditzera ematen da, jakin dadin eta gainerako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela zuzenean, Iruñeari dagokion auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hautara, bi errekurtso hauetako bat: edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, edo berraztertzeko errekurtsoa, batzar honi zuzendua; biak ere hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
San Adriánen, 2026ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2609915