2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
Aldaketa, Udaleko kale izendegian. Don Amadeo Marco plazaren izena aldatzea, La Plaza izan dadin
Erromantzatuko Udalak, 2026ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Udaleko kale izendegiaren aldaketa; zehazki, "Don Amadeo Marco" plazaren izena aldatzea, "La Plaza" izan dadin. Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia jarrita Udalaren iragarki taulan eta 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2koan.
Jendaurreko aldia iragan da, eta ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da Udaleko kale izendegiaren aldaketa; hala, "Don Amadeo Marco" plazaren izena aldatzen da, "La Plaza" izan dadin.
Erromantzatuan, 2026ko uztailaren 20an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2610427