2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketa, Tasa eta prezioak arautzen dituen ordenantzan, zerbitzu publikoak emateko eta hainbat jarduera egiteko: aisialdiko ikastaroak, Udan Euskaraz, musika eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, Udalak egiten dituenak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean egiten diren emanaldiak. Hasierako onespena
Olaztiko Udalak, 2026ko uztailaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza honen hasierako aldaketa: Ordenantza, Zerbitzu publikoak eta jarduerak egiteko tasak eta prezio publikoak arautzen dituena, honako arlo hauetan: aisialdiko ikastaroak, Udan Euskaraz, musika eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioak eraisteko Udalak egindako lanak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean egiten diren emanaldiak.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori behin betiko testu osoarekin batera argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Olaztin, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2610411