2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 100. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa baterako proiektua, Obanosko (Nafarroa) 1. poligonoko 100. lurzatian, xede duena aldatzea 2025-12-10ean behin betiko onetsitako xehetasun-azterketan jasotako lerrokadurak. Azterketaren sustatzaileak Olatz Tirapu Ardaiz eta Gaizka Elizondo Lana dira.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Obanosen, 2026ko uztailaren 21ean.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2610401