2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Musika eskolako prezio publikoak, 2026-2027 ikasturterako
Irunberriko Joaquín Larregla Musika Eskolako Patronatuaren Batzarrak, 2026ko ekainaren 25ean, erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Onestea Irunberriko musika eskolaren tailer bakoitzean 2026-2027 ikasturtean matrikulatzeagatiko prezio publikoa; hilean 20 euro, hain zuzen ere.
Bigarrena.–Jendaurrean jartzea aurreko erabakia, eta, horretarako, iragarki bat jartzea Udalaren iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, aipatu iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, informazioa emateko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Irunberrin, 2026ko uztailaren 22an.–Patronatuko burua, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2610253