2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Borondatezko birpartzelazio-proiektua, UE-31 unitateko SD10 sektorean. Hasierako onespena
Alkatetzaren 541/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko uztailaren 22koa), hasierako onarpena eman zaio Lesakako Udalak sustatutako UE-31 unitateko SD10 sektoreko birpartzelazio-proiektuari.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jartzen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.
Lesakan, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, Ladis Satrustegi Alzugarai.
Iragarkiaren kodea: L2610347