157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Jarduera-lizentziaren eskaera. Eraikin soziala-taberna/kafetegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori dena, bete dadin xedatzen dena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), bai eta arau horren erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ere:

Sustatzailea: Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusia.

Jarduera: eraikin soziala-taberna/kafetegia.

Sarturik dago 17/2020 Foru Legean, 3. eranskineko 15.1 taldean.

Tokia: katastroko 1. poligonoko 29. eta 31. lurzatiak. 31411 Xabier (Nafarroa).

Xabierren, 2026ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2610496