2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorrean. Hasierako onespena
Imozko Udalak, 2026ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 8. artikuluan, solairu bakarreko etxebizitzak eraikitzeko aukera egon dadin.
Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Imotzen, 2026ko uztailaren 30ean–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2610554