157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2026ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 1/26 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, 2026ko aurrekontuko aparteko kredituari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Garden, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, Erika Ergueta Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2610463