157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (2026ko bigarren seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea

Honen bidez, aditzera ematen zaie zergadun guztiei ezen 2026ko abuztuaren 24an hasi eta urriaren 16an bukatuko dela landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko bigarren seihilekoko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunek ordaindu beharko dituzte, kontu hauetako batean:

Rural Kutxa: ES64 3008 0029 2507 0141 9525.

La Caixa: ES65 2100 4958 9222 0002 9718.

Banco Santander: ES94 0075 4656 6606 6000 0173.

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2026ko abuztuaren 24an.

Borondatezko epe hori iragandakoan, urriaren 17an Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2026ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2610256