157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Alkateari eskuordetzea eskumen batzuk, kontratu bat adjudikatzeko eta betearazpen subsidiario bat izapidetzeko

Prozedura bakoitzaren izapideak bizkortu beharrez, alkateari eskuordetuko zaizkio Osoko Bilkuraren eskumen hauek:

A) Jantokiko obra-proiektua onestea, alkatearen ebazpen bidez. Ebazpen horretan, orobat, aginduko du sinatu dadila lizitatu aurreko zuinketa-akta. Alkateak ebazpena eman aurretik, udal-arkitektoak behar den txostena idatziko du eta Hirigintzako Batzordeari proiektuaren berri emanen zaio, aldeko irizpena eman dezan.

B) Jantokiko kontratazio-espedientea hastea, haren jarraipena egitea eta espedientea ebaztea. Horretarako, ezinbesteko baldintza izanen da kontrataziorako prozedura irekiari jarraitzea, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean.

Eskumen horren barnean, honako jarduketa hauek sartzen dira:

–Kontratazio-espedientea hastea.

–Lizitazioa arautuko duten baldintza-agiriak eta kontratazio-espedientea onestea.

–Lizitazioaren jarraipena egitea PLENA 2.0 plataforman.

–Azken adjudikazioaren gaineko ebazpena ematea baloraziorik onena izan duen lizitatzailearen alde, kontratazio-mahaiak egindako proposamenari jarraikiz.

–Proiektua izapidetzen den bitartean egiten den alegazio, erreklamazio edo errekurtso oro ebaztea.

C) Igerilekuen eta futbol-zelaiaren betearazpen subsidiarioari lotutako prozedurari dagozkion gainerako izapideak egitea, prozeduraren azken ebazpena ematen duen arte. Hain zuzen, alkatearen ebazpen bidez gauzatuko da, kontuan hartuta Hirigintzako Batzordeak aurretik ematen duen irizpena.

Eskumen horiek guztiak Osoko Bilkurarenak dira, eta alkatearen esku uzten ahal dira, bat etorriz ezarritakoarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikuluan, lege-testu beraren 22.2 artikuluko ñ) eta q) apartatuei dagokienez.

Apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22. artikuluaren arabera, Udalbatzaren osoko bilkurak alkateari eta Tokiko Gobernu Batzarrari uzten ahal dizkie eskumenetako batzuk eskuordetzan. Gauza bera xedatzen da beste bi arau hauetan ere: apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 23.2 artikuluan (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina), eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 51.1 artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 51.2 artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) ezarrita dago Udalbatzaren osoko bilkurak gehiengo soilez adostu behar duela eskuordetza, eta indarra hartuko duela erabakia hartu den egunean berean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharra galarazi gabe.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 51.3 artikuluan xedatzen da (114.etik 118.era arteko artikuluekin bat etorriz) eskuordetze-akordioak honako hauek adierazi behar dituela: zer gai eskuordetuko diren, eskuordetzen diren ahalmen zehatzak eta horiek gauzatzeko berariazko baldintzak, betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako araubide orokorrean zehazten diren neurrian edo hartatik aldentzen diren neurrian.

Eskudantzien eskuordetza denbora mugagaberako dela ulertuko da, non ez duen eskuordetzaren ebazpenak edo erabakiak bestelakorik ezartzen; orobat, isilbidez onartutzat joko da, baldin eta alkateari erabakia jakinarazten zaion egunetik hiru egun balioduneko epean alkateak Osoko Bilkurari berariaz adierazten ez badio ez duela onartzen eskuordetza. Eskuordetze hori ez da ezeztatuko Alkatetzaren titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatze hutsagatik.

Eskuordetzea ezeztatzeko edo aldatzeko, bete beharko dira eskuordetza emateko eskatzen diren formalitate berberak (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 114.3 artikulua).

Eskuordetza egiten duen organoak, noiznahi, bereganatzen ahalko du eskuordetza –betiere administrazio-prozedura erkidearen alorrean indarrean den legediarekin bat etorrita; orobat, eskuordetza bereganatuz gero, jatorriz eskumena berea duen organoak berraztertu egin ditzake organo eskuordeak emandako ebazpenak, egintza administratiboak ofizioz berrikusteko ezarritako kasu eta baldintza berberetan, hala aurreikusten baita bi arau hauetan: azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluaren arabera (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eskuordetza egin duen organoak jasotzen ahalko du eskuordetzari buruzko informazio xehatua eta haren ondorioz sorturiko egintzen edo xedapenen gaineko informazioa, baldin eta bestelakorik xedatu ez bada. Era berean, garrantzizko erabakiak hartu aitzin jakinaren gainean egoteko ahalmena du.

Artikuluan berean xedatzen denez, eskuordetutako organoak bere esku dituen eskumenak erabiliz egiten dituen egintzak organo eskuordetzaileak egintzat hartuko dira. Horrenbestez, organo horri dagokio aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea, non eskuordetze-erabakian ez zaion berariaz esleitzen eskuordetza jaso duen organoari ahalmena, berak emandako egintzen aurkako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 117. artikuluak (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) debekatzen du hirugarren bati eskuordetzea beste organo batek eskuordeturik jasotako eskumen edo ahalmenak.

Espedientean jasota dago idazkariaren txostena (2026/0039 txostena, 2026ko uztailaren 15ekoa).

Horiek guztiak horrela eta bat etorriz ezarritakoarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikuluan, lege-testu beraren 22.2 artikuluko ñ) eta q) apartatuei dagokienez, honako hau erabaki da, gehiengo osoz (UPNren aldeko 6 boto eta PSNren eta Cic-BILDUren aurkako 3 boto):

Lehenbizikoa.–Alkateari eskuordetzea, Zuzenbidean bidezkoa den bezainbeste, Osoko Bilkuraren eskumen hauek, jarraian ageri diren ohar eta baldintzekin:

A) Jantokiko obra-proiektua onestea, alkatearen ebazpen bidez. Ebazpen horretan, orobat, aginduko du sinatu dadila lizitatu aurreko zuinketa-akta. Alkateak ebazpena eman aurretik, udal-arkitektoak behar den txostena idatziko du eta Hirigintzako Batzordeari proiektuaren berri emanen zaio, aldeko irizpena eman dezan.

B) Jantokiko kontratazio-espedientea hastea, haren jarraipena egitea eta espedientea ebaztea. Horretarako, ezinbesteko baldintza izanen da kontrataziorako prozedura irekiari jarraitzea, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean.

Eskumen horren barnean, honako jarduketa hauek sartzen dira:

–Kontratazio-espedientea hastea.

–Lizitazioa arautuko duten baldintza-agiriak eta kontratazio-espedientea onestea.

–Lizitazioaren jarraipena egitea PLENA 2.0 plataforman.

–Azken adjudikazioaren gaineko ebazpena ematea baloraziorik onena izan duen lizitatzailearen alde, kontratazio-mahaiak egindako proposamenari jarraikiz.

–Proiektua izapidetzen den bitartean egiten den alegazio, erreklamazio edo errekurtso oro ebaztea.

C) Igerilekuen eta futbol-zelaiaren betearazpen subsidiarioari lotutako prozedurari dagozkion gainerako izapideak egitea, prozeduraren azken ebazpena ematen duen arte. Hain zuzen, alkatearen ebazpen bidez gauzatuko da, kontuan hartuta Hirigintzako Batzordeak aurretik ematen duen irizpena.

Bigarrena.–Alkateak eskuordetze horren ondorioz ematen dituen ebazpenetan berariaz jasoko da inguruabar hori, honako testu hau sartuta: "Alkateak eskumena du ebazpen hau emateko, Udalbatzak 2026ko uztailaren 16an egindako osoko bilkuran egindako eskuordetzearen ondorioz".

Hirugarrena.–Alkateak eskuordetzan eman zaizkion eskumenak direla-eta erabiltzen ahalko dituen ahalmenak izanen dira eskuordetza eman duen organoari dagozkionak, eta berariaz sartzen da organo eskuordeak emandako egintzen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko ahalmena; hala ere, Osoko Bilkurak bere gain hartzen ahalko du eskuordetzan eman zaion edozein gai edo gairen gaineko eskumena, baita izapidetzen ari bada ere.

Laugarrena.–Eskuordetze honek zehazten duen eran eta bertan ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko ditu alkateak berari eskuordetutako eskumenak, eta inongo beste organori ezin izanen zaizkio eskuordetu.

Bosgarrena.–Alkateak eskuordetzeari lotutako jardunaren berri emanen dio Udalbatzaren osoko bilkurari. Orobat, eskuordetzearen barnean egindako izapide eta emandako ebazpen guztien berri emanen dio Udalbatzari, horiek gauzatu eta gero organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Seigarrena.–Erabaki honetan aurreikusi gabekoan, arau hauetan ezarritakoa izanen da aplikatuko den araubide juridikoa: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa; eta 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Zazpigarrena.–Eskuordetzeak iraunen du erabaki honen lehenbiziko puntuan adierazitako prozedura guztien gaineko izapideak egin eta ebazpenak emateko behar den aldia. Ulertuko da alkateak isilbidez onartu duela, baldin eta alkateari erabakia jakinarazten zaion egunetik hiru egin balioduneko epean alkateak ez badio Osoko Bilkurari berariaz adierazten ez duela eskuordetzea onartzen.

Zortzigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea alkateari, eta haren berri ematea Hirigintzako, Etxebizitzako, Ingurumeneko, Herritarren Segurtasuneko eta Trafikoko eta Ogasuneko eta Langileriako batzordeei, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak sor ditzan. Orobat, ohartaraziko zaie, eskuordetze honen ondorioz alkateak aztertu behar duen gairen bat sartu nahi bada bilkuraren gai-zerrendan, aldez aurretik dagokion informazio-batzordeak hari buruzko irizpena eman beharko duela, premiazko kasuetan izan ezik.

Bederatzigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

Cortesen, 2026ko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2610142