2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Ordenantza, hiriko garbiketa eta hondakinen kudeaketa arautzen dituena. Hasierako onespena
Kasedako Udalak, 2026ko uztailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kasedako udalerrian hiriko garbiketa eta hondakinen kudeaketa arautzen duen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Kasedan, 2026ko uztailaren 27an.–Alkatea, Sergio Lanas Remón.
Iragarkiaren kodea: L2610591