157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

26-01109 gora jotzeko errekurtsoa, lurraren kontribuzioaren gainekoa

Ikusi da 2026ko uztailaren 22an udal honetako erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiko probidentzia bat, I-De Redes Eléctricas Inteligentes SAUk Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 26-01109 gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori, bada, alkatearen 2026ko maiatzaren 11ko ebazpenaren aurka jarri zuen, ebazpen horretan ezetzi egiten baitzen alkatearen beraren lurraren kontribuzioari buruzko 2024ko urriaren 24ko ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Hortaz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie espedientean interesa duten pertsonei epaitegi horretan ager daitezen, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan).

Biurrun-Olkotzen, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2610326