157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aldaketa, etxebizitzak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2026ko uztailaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Etxebizitzak eta bestelakoak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, zeina hogeita hamar egun baliodunekoa izanen baita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan araututakoarekin. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egiten ahalko dituzte egoki jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Basaburuan, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2610556