157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Ordenantza fiskala, hirigintzako eta ingurumeneko tramitazioen tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako eta ingurumeneko tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barbarinen, 2026ko uztailaren 29an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2610547