157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Enkante publikoa, udal bazkalekuaren aprobetxamendurako

Arroizko Udalak, 2026ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki du ahozko posturen bidezko enkante publiko bat egitea, Unzilungo 6 zenbakiko udal bazkalekuarena, bai eta honako taula honetan adierazitako laborantzako lurrena ere:

LOTEA

2026ko KANONA

HEKTAREAK

LOTEA

POLIGONOA

LURZATIA

ALDERDIA

ESPARRUA

INDIZEA

2.142,00 euro

B11-UNZ-R

7,47

118

6

404

Valaseca

6,7,17

206

B28-UNZ-R

0,88

119

6

406

Unzilun

1

206

Enkantearen hasierako prezioa 5.433,00 euro da; horietatik, 3.291,00 euro Unzilungo 6 zenbakiko bazkalekuaren aprobetxamenduari dagozkio, eta 2.142,00 euro aurretiaz adierazitako laborantzako lurrei.

Adjudikazio aldia hasiko da behin betiko adjudikazioa egiten denetik, eta 2030eko uztailaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, bizilagunen aprobetxamendu-eskaera berriei erantzuteko lurzatiak erreserbatzen ahalko dira, aplikatu beharreko araudiaren eta udal-ordenantzaren arabera.

Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira eskaintza ekonomikoak, 2026ko irailaren 17an, 13:00etan.

Enkantea arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal-bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2610574