2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Jarduera-lizentzia ematea. Adinekoen eguneko zentroa
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da jarduera sailkatuaren lizentzia bat eman dela, Alkatetzaren uztailaren 23ko 153/2026 Ebazpenaren bidez, honako ezaugarri hauekin:
Lizentzia eman den eguna: 2026ko uztailaren 23a.
Titularra: Arroizko Udala.
Jarduera: adinekoen eguneko zentroa.
Tokia: Barbarin errepidea 38-B (Arroizko 2. poligonoko 98. lurzatia).
Lizentzia izateko, bete beharko dira ebazpenean bertan eta lizentziaren dokumentuan ezarritako baldintzak eta neurriak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arroitzen, 2026ko uztailaren 27an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2610435