2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Udal ordenantza, hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu historiko, klasiko eta elektronikoetarako. Hasierako onespena
Antzingo Udalak, 2026ko uztailaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal ordenantza, ibilgailu historiko, klasiko eta elektronikoen zirkulazioaren gaineko zergarako hobariak arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Antzingo udaletxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimodunek horiek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Antzinen, 2026ko uztailaren 20an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2609992