157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Udalbatzako kideen ordainsariak

Oibarko Udalak, 2026ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen:

1. Aldaketa onestea Udalbatzako kideei emateko ordainsarien araubidean, Udalaren kide anitzeko organoetara eta udal honek parte hartu beharreko kide anitzeko organoetara joateagatik ematen zaienari dagokionean, alegia.

a) Dieten araubidea eguneratzea, 300 euroko ordainsaria ezarriz Udalbatzaren kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik: osoko bilkura eta batzordeak.

b) Udala kide den udal erakunde instituzionaletara joateagatik, betiere Udalbatza edo alkatea ordezkatzean bada eta aipatu organoak ez badio dagokion ordezkariari ordaintzen bertaratzeagatik eman beharreko saria: 150 euro.

2. Bertaratze bakar bat sor daiteke egun bakoitzeko.

3. Bertaratze-dieten urteko gehienekoa 1.200 eurokoa zinegotzi bakoitzarentzat. Dagokien PFEZa atxikiko zaie.

4. Kalte-ordaina ematea Udalbatzako kideei beren karguan aritzean sortutako gastuengatik, hala nola kilometrajea eta dietak, gastu horien justifikazioa aurkeztu ondoren.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikulua betetzeko.

Oibarren, 2026ko uztailaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2609926