157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Alkatearen dedikazio partziala eta lansaria

Toki entitateetako kideen dedikazioari eta lansariei buruz 1985/7 Legeak, apirilaren 2koak (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena), 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin bat.

Oibarko Udalak, 2026ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Oibarko Udaleko alkatearen 2026. urterako ordainsariak eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 10.200 euro izango da eta legezko atxikipenak egingo zaizkio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta. Dedikazio partziala izango da astean 12 orduz.

2. Orobat, bere karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkio alkateari, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

3. Akordio honek eragina izango du 2026ko abuztuaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

Oibarren, 2026ko uztailaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2609925