1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA, 292/2026 prozedura arruntaren barnean, zeina aurkeztu baitzen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 8ko 167E/2026 Ebazpenaren aurka. Azken ebazpen horren bidez ezetsi egiten da gora jotzeko errekurtso bat, behin betiko puntuazioen aurkakoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak espezialitateko plazen (gaztelaniaz) oposizioaldian, azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen salbuespeneko oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez sartzeko hautapen prozeduraren baitan.
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio baten bidez igorriko da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara 292/2026 zenbakiko prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea. Prozedura Carlos Eraso López jaunak aurkeztu du, behin betiko puntuazioen aurka, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak espezialitateko plazen (gaztelaniaz) oposizioaldian, azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian. Hain zuzen ere, ebazpen horren bidez onetsi ziren salbuespeneko oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak espezialitatean (gaztelania) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2610494