155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen buruak, 2026ko uztailaren 31n, honako ebazpen hau eman zuen:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

EBATZI DUT:

1. Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea. Helbide elektronikoa hau izanen du: https://mes.sedipualba.es.

Interneteko domeinuaren jabetza Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearena da, eta egoitzaren titularra Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatea da.

2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrari, egiten den hurrengo bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Burgin, 2026ko uztailaren 31n.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2610667