2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
26-00674 gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiten diona 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari
Nafarroako Administrazio Auzitegiak Zizur Nagusiko Udalari eskatu dio bidal diezaiola administrazio-espediente bat, lotuta dagoena udaleko langile den Amalio Iglesias Iglesiasek jarritako 26-00674 gora jotzeko errekurtsoarekin. Zizur Nagusiko Udalaren osoko bilkurak 2026ko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka aurkeztu du errekurtsoa (erabakia 2026ko martxoaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruña, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zizur Nagusian, 2026ko uztailaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2610259