2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
2026ko uztailaren 23ko ebazpen baten bidez, alkate udalburuak José Luis Alcalde Echarri zinegotziaren esku utzi du alkatea ordezkatzeko ahalmena; zehazki, egin dezan 2026ko abuztuaren 15ean egitekoa den ezkontza zibila.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
San Adriánen, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2610366