155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalaren ordezkari diren langileen zerrenda

Iruñeko Udaleko alkateak, 2026ko apirilaren 29an, honako ebazpen hau eman zuen:

RAL 29-ABR-26 (3/GM).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin du.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Gainera, administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bidez komunikatu beharra dute, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dute, kontuan harturik izaera juridiko desberdina dutela.

Lege eskakizun horiek direla eta, Iruñeko Udalaren zerbitzuko zenbait pertsonak ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar dute, eta udal ebazpen batzuek baimendu dute udalerrian zerbitzuak ematen dituzten zenbait pertsonak Udalaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izatea. Izendapen horiek errebokatzen ahalko dira egokitzat jotzen denean.

Azaldutakoarekin bat etorriz eta erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 124.4.ñ artikuluak ematen dizkidan ahalmenak,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Iruñeko Udalaren ordezkarien zerrenda. Hona hemen:

MARÍA CONCEPCIÓN EUGUI IRAIZOZ

IGNACIO APEZTEGUÍA LUQUIN

MARGARITA MORENO FERNÁNDEZ

MIGUEL ÁNGEL SÁNCHEZ DÍEZ DE ULZURRUN

VÍCTOR MANUEL PIÑERO LARRASOAÑA

AMAYA VALLS ESPARZA

ANTONIO JOSÉ QUESADA ARRAIZ

ARANTXA CAMPO MAYO

AITOR NAVARRO ARISTORENA

CARLOS EGUIZÁBAL VILLANUEVA

MARÍA VICTORIA BORJA ETAYO

PAULA UNANUA ALBÉNIZ

MIGUEL ÁNGEL CUESTA JORQUERA

BENITA SOTERAS RAMÍREZ

MARÍA ISABEL SEGURA MARTÍNEZ

MÓNICA LANA ELOLA

FERNANDO ANTOMÁS OSÉS

FERMÍN TOMÁS BACAICOA BARNO

LAURA ITOIZ MARRAUREN

EVA MARÍA ECHARRI OSINAGA

VÍCTOR JAVIER SARASA ASTRÁIN

VÍCTOR MARTÍNEZ ESPRONCEDA

JUAN LUIS GUIJARRO SALVADOR

ANTONIO ARMENDÁRIZ GARCÍA

ANA MARÍA JIMÉNEZ MARCO

Iruñean, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2609978