155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta 3/1995 Erregelamendua, ekainaren 7koa, Bake Epaileei buruzkoa.

Olaztin, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2610361