2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZUKO KONTZEJUA
Kalifikazio juridikoa aldatzea Izuren eta Artazkotzen arteko bidea Nafarroako errepide sarean sartzeko espedienteak ukitutako ondasunei. Jendaurreko informazioa
Izuko Kontzejuko Auzo Batzarrak, 2026ko ekainaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kalifikazio juridikoa aldatzea Izuko Kontzejuaren titulartasuneko ondasun higiezin bati, eta ondare-ondasun gisa kalifikatuta gelditu zen.
- 11. poligonoko 134. lurzatia. Pasaiarien kalea. 4.538,35 m².
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluetan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Izun, 2026ko uztailaren 22an.–Kontzejuko burua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2610180