155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Igantzi

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Juankar Unanua Navarro alkateak, uztailaren 28ko 102/2026 Alkate Ebazpenaren bidez, 2026ko abuztuaren 15etik 23ra, biak barne, alkateari dagozkion eskudantzia guztiak lehen alkateordea den Edurne Huitzi Eratsunen esku utzi ditu.

Eskuordetze hau indarrean jarriko da ebazpena sinatzen den egunetik aitzin.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Igantzin, 2026ko uztailaren 28an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2610498