2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea igarota, Uharteko Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2026ko plantilla organikoaren aldaketa. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an.
Uharten, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
ALDAKETAREN XEHETASUNA
Udaltzain agente lehenaren plaza (30.9) sortzea, %32,28ko lanpostuko osagarriarekin, %45eko berariazko osagarriarekin eta nahitaezko hizkuntza eskakizunarekin: C1 maila ahozkoan eta B2 maila idatzizkoan.
Lanpostuko osagarria %22,28ra arte handitzen ahalko da agenteen 30.2 eta 30.8 plazetan.
Zerbitzuaren izena aldatzea, aurrerantzean "Udaltzaingoa" izanen baita, eta aldatzea 30.1 plazaren izena, aurrerantzean "Udaltzaingoaren buru" izanen baita.
Iragarkiaren kodea: L2610400