155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Jendaurreko informazioa, 5. poligonoko 35. eta 655. lurzatiak kudeatzeko. Behin betiko onespena

Ziraukiko Udalak, 2026ko uztailaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proiektua, Ziraukiko udal plan orokorraren AA-3.2aren hirigintza garapenean ezarritako lagapenak gauzatzeko.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Udal Idazkaritzan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ziraukin, 2026ko uztailaren 16an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2609935