2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragartzen da Berriozarko Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko.
Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten udal bulegoetan; horietan, betiere, adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.
Berriozarren, 2026ko uztailaren 27an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2610443