1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 1753/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez zehazten baitira lekualdatze-lehiaketaren deialdian azkenean sartzen diren plaza hutsak, eta ekainaren 4ko 1907/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 538/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi horren barrenean, María Isabel Vidaurre Casado andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du lekualdatze-lehiaketan azkenean sartzen diren plaza hutsak zehazten dituen, plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egiten duen eta, plaza horiek hautatzeko, 5 egun balioduneko epea irekitzen duen ebazpenaren aurka, bai eta prozedurari bukaera ematen dion ebazpenaren aurka ere.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.
Iruñean, 2026ko uztailaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2610339