2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARES
Oposizioa, arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat txanda irekian betetzeko. Akats zuzenketa
Garesko Udaleko alkateak, 2026ko uztailaren 21ean, 370. Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
Ikusirik espedientean dauden dokumentuak eta kontuan harturik aurrekari hauek:
Lehenbizikoa.–2026ko maiatzaren 22an, alkateak 255. Ebazpena eman zuen, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat txanda irekian betetzeko, oposizio bidez (ebazpena 2026ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n).
Bigarrena.–Akats material bat atzeman da onetsitako oinarrietan, zehazki, kalifikazio-epaimahaiaren osaeran; izan ere, ez dira jaso hura osatzen duten kide guztiak.
Hortaz, atzemandako akats materiala zuzendu behar da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Izan ere, artikulu horretan esaten denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Azaldutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea deialdiaren 5. oinarrian atzemandako akats materiala. Hona behin betiko testua:
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Itziar Imaz Artazcoz, Garesko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Jose Ángel Reta Ibeas, Garesko Udaleko alkateordea.
1. epaimahaikidea: Begoña Anaya Aranzubia, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialeko arkitekto teknikoa.
Ordezkoa: Ramón Lakuntza Astitz, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialeko idazkari teknikoa.
2. epaimahaikidea: Lucía Sesma Valles, Garesko Udaleko langileen ordezkariek izendatua (B mailari dagokion titulua du).
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
3. epaimahaikidea: Silvia Barbarin Gómez, arkitektoa.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Epaimahaikide idazkaria: Sonia García Milton, Garesko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Garesko Udalaren atarian (deialdiaren web-fitxan) eta iragarki-taulan.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iragarkiaren kodea: L2610161