155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

26-01083 gora jotzeko errekurtsoa, loturik dagoena administrari-ofizialaren aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko eta behin betiko zerrenden onespenarekin

Cristina González Romerok 26-01083 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, bi ebazpen hauen aurka: alkatearen 2026-0240 Ebazpena, 2026ko martxoaren 26koa, zeinaren bidez onetsi baitzen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, administrari-ofizialaren lanpostuaren aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian, eta alkatearen 2026-0320 Ebazpena, 2026ko apirilaren 22koa, zeinaren bidez onetsi baitzen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, aipatu deialdian.

Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.

Orkoienen, 2026ko uztailaren 17an.–Jarduneko alkatea, Carolina García Pellejeros.

Iragarkiaren kodea: L2609969