1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Alesbesko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko ekainaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03076.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103076
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
–Lote bakarra:
Erregistroa: 333 zenbakiko finka, Alesbeskoa, Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 121. liburua, 2776. liburukia, 37. orria. IDUFIR: 31018000115082.
Deskribapena: hirikoa: Alesbesen, León kaleko hogeita seian, 3. poligonoan, 135. lurzatian, beheko solairua eta bi solairu dituen etxea, atzeko aldean eskorta duena. Hirurogei metro karratuko azalera du guztira, eta horietatik berrogei metro karratu etxeari dagozkio, eta gainerakoa eskortari. Mugakideak: aurrealdean edo sarreran, dagokion kalea; sartu eta eskuinaldean, kale bereko hogeita lau zenbakia edo 134. lurzatia, Sara Magdalena García Saltosena eta Cristóbal Manuel Logacho Ramírezena; ezkerraldean, kale bereko hogeita zortzi zenbakia edo 136. lurzatia, Trinidad Arrondo Muñozena; eta barrenean, kale bereko hogeita bi zenbakia edo 133. lurzatia, Otila Arrondo Gastónena, San Bernardo kaleko hamazazpi zenbakia edo 164. lurzatia, Julio Resano Fernándezena, eta San Bernardo kaleko hemeretzi zenbakia edo 163. lurzatia, Juan Ignacio, María-Asunción eta María-Mercedes Merino Peraltarena.
Katastroa: Alesbesen. 135. lurzatia, 3. poligonokoa, 1. azpiarea, 1etik 3rako hiri-unitateak; León kalea 26, behea eta 2. solairua (57 metro karratuko etxebizitza, 48 metro karratuko nekazaritza-biltegia eta 48 metro karratuko nekazaritza-biltegia). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001581416IM.
Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko abuztuaren 4an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2610836