155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Corellako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko apirilaren 23an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02076.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200102076

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. lotea:

Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen 3478 zenbakiko erregistro-finkaren erdi zatiezina (Corellako 65. liburua, 614. liburukia, 95. folioa). Erregistro-kode bakarra: 31019000088406.

Deskribapena: hiri-finka.–Etxea Corellan, Santa Teresa kaleko hamabigarren zenbakian, beheko solairua eta solairu bat, eskorta, lastategia eta ukuilua dituena. Azalera estalia hirurogeita lau metro eta berrogei dezimetro karratukoa da, eta estali gabea, berriz, hogeita hamabost metro eta hemeretzi dezimetro karratukoa. Mugakideak: sartu eta eskuinaldean, Marcelino Garrido; ezkerraldean, Antonio Salvador; eta barrenean, Ramona Goñiren baratzea.

Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.

Katastroa: Corellan, Santa Teresa kalea 12, behea (88 metro karratuko etxebizitza, 54 metro karratuko nekazaritza-biltegia eta 25 metro karratuko zoladura). 4. poligonoa, 178. lurzatia, 1. azpiarea, 1.-3. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001536566DY.

–2. lotea:

Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen 18538 zenbakiko erregistro-finka (Corellako 281. liburua, 2578. liburukia, 190. folioa. Erregistro-kode bakarra: 31019000483423.

Deskribapena: landa-finka. Ureztalurra Corellako jurisdikzioan, Ombatillo alderdian, 3. poligonoko 183. finka. Hirurogeita sei area eta laurogeita hemezortzi zentiareako azalera du. Mugakideak: iparraldean, 182. finka, Matías Ochoa Jiménezena; hegoaldean, Grávalosko bidea; ekialdean, 181. finka, ezezagunena; eta mendebaldean, 184. finka, Antonio Mateo Navarrorena.

Katastroa: Corellan, La Cárcel alderdian, ureztalurretako alorra, 200 motakoa, 6.884,60 metro karratukoa. 17. poligonoa, 183. lurzatia, A azpilurzatia. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001151211BO.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko abuztuaren 4an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2610835