155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Mendabiako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko maiatzaren 7an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02251.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/reg/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200102251

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra:

Erregistrokoa: Mendabiako finka baten erdi zatiezina. Finkak 8.835 zenbakia du Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan, 2.461. liburukian, 94. liburuan, 123. folioan inskribatuta.

Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31008001513949.

Deskribapena: hiri-finka. Etxe bat, hogeita bost metro karratukoa, Mendabiako Calvario kaleko hirurogeita hamasei zenbakian. Mugak: atzealdean, José Luis Fernández de Piérola; eskuinean, José Fernández de Piérola; eta ezkerrean, Luis Uzqueda Gómez. Katastroko 5. poligonoko 1603. lurzatia da.

Katastrokoa: Mendabiako 5. poligonoa, 1603. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatea; 85 metro koadrokoa.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001557393MA.

Atalaren oharra: Jabetza Erregistroan higiezinak duen deskribapenean ikusten da erregistroaren eta katastroaren artean koordinazio falta dagoela haren edukierari dagokionez; nolanahi ere, gai hori enkantearen ondorioz higiezinaren titulartasuna hartzen duenaren ekimenez bideratzen ahalko da, haren intereserako komeni bada.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2610522