155. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko martxoaren 27an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01483.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/reg/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101483

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra:

Erregistrokoa: Tafallako Jabetza Erregistroko 8369 zenbakiko finka, Tafallakoa.

Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31016000212848.

Finkaren hitzez hitzezko deskribapena: hiri-finka, kale Nagusiko hogeita lau zenbakiko eraikineko hirugarren solairuan. Logela bat, gela itsu bat, bi gela, sukaldea eta komuna ditu. Elementu komunetan duen parte-hartze kuota ehuneko hogeita hamabostekoa da. Finka nagusiaren mugakideak: sartu eta eskuinaldera eta atzealdean, hogeita bi zenbakiko etxea, Ricardo Huarte Mendicoaren oinordekoena; ezkerraldean, hogeita sei zenbakiko etxea, Justo Verarena. 5. hiri-unitatea, 1. hiri-azpieremua, 34. poligonoko 17. lurzatia.

Mota: eranskinik gabeko etxebizitza (pisua).

Izaera: hiri-finka.

Eraikuntza egoera: obra berria eta bukatua.

BOE: ez.

Indarreko finka: bai.

Katastroa: Tafallan, 5. hiri-unitatea, 1. azpieremua, 34. poligonoko 17. lurzatia; nagusia 84,32 metro karratukoa da, eta azalera komuna 33,91 metro karratukoa; kale Nagusiko 22 zenbakiko 3. solairuan dagoen etxebizitza.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002072283MJ.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2610492