1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
221E/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Marsá Fuentes andrea, Berrikuntzaren eta Europako Proiektuen Ataleko burua.
María Marsá Fuentes andrea Berrikuntzaren eta Europako Proiektuen Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 157E/2026 Foru Aginduaren bidez.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Marsá Fuentes andrea, Berrikuntzaren eta Europako Proiektuen Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Langileria Bulegora.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 20an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2610005