154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa honako hauetan: Hirigintzako Araudi Orokorra, Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorra eta Barne eraberritze eta babeserako plan berezia (BEBPB). Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, uztailaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntual bat honako hauetan: Hirigintzako Araudi Orokorra, Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorra eta Barne eraberritze eta babeserako plan berezia (BEBPB). Zehazki, artikulu hauek aldatuko dira:

–Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean: 2., 8. eta 8 bis artikuluak.

–Hirigintzako Araudi Orokorrean: 27. artikulua.

BEBPBan: 87., 88., 89. eta 90. artikuluak.

"Ordenantzaren araudia" deritzon agirian jaso bezala geratzen dira idatzita (Erabileren ordenantza orokorrean, alegia), kanpoan utzi direla 8 bis artikuluko 7. apartatua eta BEBPBko araudiarekin bat datozen xedapenak. Hala, aldatutako arauak argitaratzen dira, eraginkortasun juridikoa sor dezaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta "Planoak" eta "Memoria" deritzen agiriak ere argitaratzen dira.

Tuteran, 2026ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

PLANGINTZAREN ALDAKETA

TUTERAKO OSTATU TURISTIKOEI BURUZKOA

ORDENANTZAREN ARAUDIA

1.–Sarrera.

Agiri honetan jaso dira honako dokumentu hauetan aldatu diren artikuluak edo sartu diren artikulu berriak:

–Erabileren ordenantza orokorra.

–Hirigintzako Araudi Orokorra.

–BEBPB.

2.–Erabileren ordenantza orokorra.

2. artikulua. Erabilerak: kontzeptuen kodeak. Definizioak.

2.4. Bizitegi-erabilera (etxebizitza).

Etxebizitza da eraikin bat edo eraikin baten zati bat, familia-bizileku gisa erabiltzen dena. Bi mota ezarri dira:

a) Familia bakarreko etxebizitza. Dagoena lurzati independente batean edo beste erabilera bat duen lurzati batean, eta sarbide esklusiboa duena.

b) Familia anitzeko etxebizitza. Etxebizitza multzo batek eta elementu komunek osatutako eraikina da.

2.5. Bizitegi-erabilera (komunitarioa).

Bizitoki komunitarioetarako erabiltzen diren eraikinek edo eraikinen zatiek daukaten erabilera da. Bi mota daude:

Bizitoki komunitario iraunkorrak: egoitzak, senar-emazteenak, ikasleenak edo gazteenak.

Aldi baterako bizitoki komunitarioak: aldi baterako ostatua ematen dietenak pasadizoko jendeari, hala nola hotelak, hotel-apartamentuak, motelak, ostatu turistikoak eta, oro har, ostalaritzari lotutakoak.

Aldi baterako bizitoki komunitarioak jarduera ekonomiko bat dira.

2.9. Osasun- eta laguntza-erabilera.

Osasun-erabilera lotuta dago gaixoei tratamendua eta ostatua ematearekin. Erabilera hori dute ospitaleek, erietxeek, klinikek, anbulatorioek, kontsultategiek eta antzekoek.

Laguntza-erabilera dagokie laguntza-egoitzei, zahar-etxeei eta zaharrendako etxe eta egoitzei.

Albaitaritza-klinikek eta antzekoek ere erabilera hori dute.

8. artikulua. Erabilera nagusia bizitegikoa (etxebizitza) duten eraikinak: arauketa.

1.–Xedapen honen xedea

Xedapen honen xedea da munta txikiko erabilerak arautzea erabilera nagusia bizitegikoa duten eraikinetan.

2.–Aplikazio-eremua.

Aplikatuko da Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko (HAPO) oinarrizko unitateetan, baldin eta beren erabilera xehatua bizitegirako erabilera bada (kolektiboa edo familia bakarrekoa), izan etxebizitza libreetan edo babes ofizialeko etxebizitzetan.

3.–Erabileren arauketa erabilera nagusia bizitegikoa (etxebizitza) duten eraikinetan.

3.1. Arauketa errazteko, erabilerak beren egokitasunaren arabera multzokatu dira (araudian ere multzo horiek ageri dira):

–Baliokidea: bizitegi-erabileraren balorazio bera duen erabilera da.

–Beharrezkoak: bizitegi-erabilerak behar dituen erabilerak dira.

–Onartuak: bizitegi-erabilerarekin batera onartzen ahal diren erabilerak dira, baina dimentsio jakin batzuetara arte. Muga horiek gainditzea debekatuta dago.

–Debekatuak: berariaz debekatuta dauden erabilerak dira, ez baitira bateragarriak bizitegi-erabilerarekin.

3.2. Ordenantza hau indarrean jartzen denean ezarriak diren erabilerak erabilera finkatutzat hartuko dira. Haiek aldatzea egonen da, eta beste erabilera baliokide edo onartu batzuk eman. Ordenantza honetan ezarritakoa urratzen duten erabilerak ezin izanen dira aldatu.

4.–Erabileren onarpena: arauketa.

Aurreko artikuluko erabileren onarpena arautzeko, honako kasu hauek hartu behar dira kontuan:

4.1. Beheko solairuetan eta/edo sotoetan, erabilera onartuen baturak ez du gaindituko HAPOn zehaztutako hiri-lurzoru finkatuko oinarrizko unitatearen (edo etxadiaren, oinarrizko unitatea zehaztuta ez badago) solairu bakoitzeko azalera eraikiaren %50.

Mota edo familia bereko erabilera onartuak ez dira 5 baino gehiago izanen HAPOren oinarrizko unitate bakoitzeko.

4.2. Goiko solairuetan: erabilera onartuen batura ez da izanen oinarrizko unitatearen edo etxadiaren lurgaineko solairuetako azalera osoaren %10 baino handiagoa.

Mota edo familia bereko erabilera onartuak ez dira 2 baino gehiago izanen atari bakoitzeko.

(Mota edo familia gisa hartuko dira antzeko erabilera xehatuen multzoak; Hirigintza Araudi Orokorraren 27. artikulua).

5.–Erabilera xehatuen eta bizitegi-erabileraren arteko lotura ezartzea. (Finkatutako azalerak zenbatuko dira ordenantza honen 7.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera).

–Baliokideak.

Goiko solairuetan:

  • Etxebizitza, edozein dimentsiotakoa.
  • Bizitoki iraunkorra < 500 m².
  • Aldi baterako bizitokia (bloke osoaren kasuan soilik, salbu eta apartamentu turistikoak; ikus 8 bis.7 artikulua).
  • Etxebizitzari erantsitako saltokia < 750 m².
  • Etxebizitzari erantsitako bulegoa < 70 m².
  • Zerbitzu publikoak < 150 m².
  • Kultur zentroak < 300 m².

Beheko solairuetan eta/edo solairuarteetan:

  • Etxebizitza (merkataritza-ardatzetan izan ezik).
  • Bizitoki iraunkorra < 1.000 m².
  • Aldi baterako bizitokia < 1.000 m².
  • Saltokiak < 350 m².
  • Bulegoak < 350 m².
  • Zerbitzu publikoak < 1.000 m².
  • Kultur zentroak < 1.000 m².
  • -.

–Beharrezkoak.

  • Ekipamendu publikoak < 1.000 m².
  • Beheko solairuan eta/edo sotoan, etxebizitzei erantsitako garajeetan eta etxebizitzei lotutako garajeetan.
  • Zerbitzu publikoak.

–Onartuak (sarbide esklusiboa dute, edo sarbidea 1. solairutik).

  • Aldi baterako bizitokia (lurgaineko solairuetan) < 300 m².
  • Saltokiak; beheko solairuan, sotoetan eta 1. eta 2. solairuetan < 1.000 m².
  • Bulegoak, beheko solairuetan eta solairuarteetan > 350 m² < 1.000 m². Goiko solairuetan > 70 m² < 200 m².
  • Tabernak eta kafetegiak, sotoan eta/edo beheko solairuan < 250 m².
  • Jatetxeak sotoan eta/edo beheko solairuan eta/edo lehenengo solairuan < 300 m².
  • Ikuskizun-aretoak sotoan eta/edo beheko solairuan < 300 m².
  • Ibilgailuak konpontzeko garajeak eta lantegiak sotoetan eta/edo beheko solairuan < 150 m².
  • Industriako erabilera, beheko solairuetan edo solairuarteetan < 150 m².

–Debekatuak.

Baliokideak, beharrezkoak edo onartuak ez diren erabilerak; besteak beste, honako hauek:

  • Bizitegi kolektiboko etxebizitza merkataritza-ardatzetan.
  • Tabernak eta kafetegiak, sotoan eta/edo beheko solairuan eta/edo solairuartean > 250 m².
  • Ikuskizun-aretoak sotoan eta/edo beheko solairuetan > 300 m².
  • Diskotekak, dantzalekuak eta gazteentzako diskotekak.
  • Konponketetarako garajeak eta lantegiak > 150 m².
  • Gasolindegiak, zerbitzuguneak
  • Industria > 150 m².
  • Jatetxeak sotoan eta/edo beheko solairuetan eta/edo lehenengo solairuan > 300 m².
  • Bulegoak goiko solairuetan > 200 m².
  • Bulegoak beheko solairuetan > 1.000 m².

8 bis artikulua. Ostatu turistikoen arauketa erabilera nagusia bizitegikoa (etxebizitza) duten eraikinetan.

1.–Definizioak.

Hirigintzaren ondorioetarako, ostatu edo apartamentu turistikotzat hartuko dira honako foru dekretu honetan edo hura ordezten duen araudi indardunean araututako guztiak: 230/2011 Foru Dekretua, urriaren 26koa, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko erregelamendua.

Apartamentu turistikotzat hartzen dira denbora baterako egonaldiko establezimenduak, prezio baten truke egun, aste edo hilabete batzuetarako ostatua eskaintzen dutenak, bizitegi-erabilera publikoko etxebizitzetan, banaka zein blokeka zein multzoka. Etxebizitzek gaua emateko eta elikagaiak eta zerbitzuak kontserbatu, prestatu eta kontsumitzeko instalazioak eta ekipamendu egokiak izan behar dituzte, berehala okupatzeko baldintzetan.

Apartamentu turistikoak dira, orobat, establezimenduak –merkaturatuak edo publizitatuak egonik, edo ez, eskaintza turistikoko kanaletan edo merkaturatzeko edo sustatzeko beste edozein baliabidetan–, baldin eta haien erabilera eta luperketa aldi baterako lagatzen bazaie hirugarrenei, ostatu turistikorako, prezio baten truke edo beste mota bateko truke baten bidez, eta altzariak eta ekipamenduak dituztenean segituan erabiltzeko.

Hirigintzaren ondorioetarako, solairuarteak lehenengo solairu gisa hartuko dira solairuak zenbatzen direnean.

2.–Zonifikazioa.

Ostatu turistikoetarako bizitegi-erabileren zonifikazio-planoan zehaztuta ageri dira zein diren kontuan hartuko diren eremuak apartamentu turistikoak kokatzeko baldintzak aplikatzeko orduan.

Planoak, gehienbat, udal-mugartea hartzen du, eta hiru gunetan banatuta dago. Gune horiek ezarri dira, hain zuzen, honako alderdi hauek kontuan hartuz: gune bakoitzak jasaten duen ostatu turistikoen dentsitatea; birgaitzeko premia eta unitate integratuen mugaketa.

Hiru guneetan aplikatuko da 8. artikulua (erabilera onartuen arauketa).

–T1 gunea.

1. guneak hirigune historikoaren hegoaldea hartzen du. Hura da turismo- eta aisialdi-eremu nagusia. Ostatu turistiko indibidualak soilik jartzen ahalko dira atari bakoitzaren lehenengo solairuan.

–T2 gunea.

2. guneak udalerriaren gainerako zatia hartzen du, 1. gunea (hirigune historikoaren hegoaldea) eta 3. gunea izan ezik (hirigune historikoaren iparraldea eta Virgen de la Cabeza auzoa).

Ostatu turistikoak soilik jartzen ahalko dira atari bakoitzaren beheko solairuan (merkataritza-ardatzetan izan ezik) eta lehenengo solairuan.

–T3 gunea.

Hirugarren guneak muga hauek ditu: hegoaldean, T1 gunea, eta ekialdean, iparraldean eta mendebaldean, T2 gunea. Hirigune historikoaren iparraldea eta Virgen de la Cabeza auzoa hartzen ditu gune honek.

Ostatu turistikoak soilik jartzen ahalko dira atari bakoitzaren beheko solairuan eta lehenengo solairuan. Lurgaineko beste solairuetan ere jartzen ahalko dira, baina, kasu horretan, ezin dute sarbidea partekatu bizitegi-erabilera duen etxebizitza batekin.

3.–Ostatu turistikoek bete beharreko baldintzak.

3.1. Bizigarritasun-baldintzak eta aplikatzekoa den araudi sektoriala:

Etxebizitza eta ostatu turistikoek zorrotz bete beharko dute indarreko araudia, honako alderdi hauei dagokienez: hirigintza, eraikuntza, eraikingintza, instalazioak, irisgarritasuna, osasuna, kontsumoa, segurtasuna, higienea, ingurumenaren babesa eta aplikatzekoak diren gainerako arau sektorialak. Zehazki, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Bizigarritasuna (argiztapena eta aireztapena): Nahitaez bete beharko dute bizigarritasunari buruz indarrean den araudian ezarritakoa argiztapenari eta aireztapenari lotutako parametroei dagokienez.

b) Malgutasun teknikoa: Gainerako irisgarritasun-baldintzen kasuan –bai eta aireztapen-baldintzen kasuan ere, soilik aurretik dauden eraikinak birgaitzen direnean– erabilitako soluzio teknikoak ahalik eta gehien hurbildu behar dira araudietan ezarritakora, eta, betiere, Udaleko teknikarien oniritzia beharko dute.

c) Efizientzia energetikoa: Higiezinak eduki behar du efizientzia energetikoaren ziurtagiri indarduna, "C" mailako kalifikazioarekin, gutxienez.

d) Babes akustikoa: Bermatu beharko da zorrotz betetzen direla indarrean dagoen araudi akustikoan ezarritako isolatze- eta babes-baldintzak.

3.2. Agiri bidezko egiaztapena (egokitasunari buruzko ziurtagiri teknikoa):

Udal-lizentzia izapidetzeko eta hura eraginkorra izan dadin, egokitasunari buruzko ziurtagiri tekniko bat aurkezteko eskatuko da, profesional eskudun batek emana. Ziurtagiri horrek berariaz justifikatu beharko ditu aurreko apartatuan adierazitako puntu guztiak.

3.3. Eraikinaren ebaluazio txostena: Baldin 50 urte edo gehiago igaro badira eraiki zenetik, eduki beharko da eraikinaren ebaluazio txostena, frogatzen duena egokia dela.

3.4. Aparkalekuen zuzkidura:

–Ostatu turistiko berriak (T2 gunea):

a) T2 gunean ezartzen diren ostatu turistiko berriek nahitaez izan beharko dute aparkatzeko plaza bat, 2 unitateko.

b) Aurrekoaren salbuespen gisa, oin berriko ostatu turistikoen blokeetan, eskatuko da nahitaez gordetzea aparkatzeko plaza bat, 2 unitateko, bost (5) ostatu-unitatetik aurrera, blokearen guztizkoa kontuan hartuta.

–Aparkalekua babesteko araubidea, birgaitzeetan eta erabilera-aldaketetan:

a) Lehendik dauden eraikinak edo etxebizitzak birgaitzeko edo eraberritzeko obretan edo haien erabilera ostatu turistikorako erabilerara aldatzekoetan, erabat debeku da hasiera batean etxebizitza edo eraikin horiei lotuta edo atxikita zeuden garaje-plazak deslotzea juridikoki eta funtzionalki eta horiek erregistrotik kentzea.

b) Aurretik zeuden aparkaleku-plazek nahitaez gelditu behar dute lotuta ostatu turistikoaren jarduera berriari. Debeku da horiek bereiztea, saltzea edo modu independentean ematea errentan jarduerarekin zerikusirik ez duten hirugarrenei. Izan ere, debeku hori ez urratzea ezinbesteko baldintza da udal-lizentzia eskuratzeko eta haren eraginkortasunari eusteko.

4.–Ostatu turistikoen hirigintzako izapidetzea.

4.1. Obra-lizentzia eta irekitzeko lizentzia.

Etxebizitza eta apartamentu turistikoak ezartzeko obren exekuzioa izapidetzeko, obra-lizentziaren eskabidea aurkeztu beharko da, bat etorriz udal-araudian ezarritakoarekin.

Etxebizitza eta apartamentu turistikoak irekitzeko lizentziak izapidetzeko, irekitzeko lizentziaren eskabidea aurkeztu beharko da, bat etorriz udal-araudian ezarritakoarekin.

Ostatu turistikoaren jardueran ari denak nahitaez egon beharko du altan Tuterako jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

Lizentzia ez da iraungiko.

Ostatu turistikorako lizentzia ematen bada titular bakarra duen eraikin oso baterako, baimen hori eraginkorra izan dadin baldintza lotesle bat ezarri beharko da eraikina Jabetza Erregistroan inskribatzerakoan. Baldintza horren arabera, eraikinetik unitate bat (edo gehiago) bereizi nahi baldin ba(dira) bizitegirako erabiltzeko, nahitaezkoa izanen da sarbide independenteak ezartzea erabilera bakoitzerako. Izan ere, baldintza hori betetzea ezinbestekoa izanen da ostatu turistikoetarako udal-lizentziaren indarraldiari eusteko.

5.–Hirigintza arloko diziplina.

Jarduera klandestinotzat hartuko da ostatu turistikoa iragartzea aurretik Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu gabe edo ordenantza honetan ezarritako izapideak egin gabe.

Tuterako Udalak eskumena du egiaztatzeko ostatu turistikoek betetzen dituzten arauz ezarritako baldintzak, eta horretarako jardueraren sustatzaileari eskatzen ahalko dio behar duen informazio guztia. Ostatu turistikoaren jarduera uzteko agintzen duen udal-ebazpena eman aurretik, dagokion prozedura instruitu behar da, eta bertan entzunaldia emanen zaio interesdunari. Araudia urratzen bada edo eskatutako informazioa emateari uko egiten bazaio, Udalak behar den prozedura instruitzen ahalko du, jarduera eteteko.

6.–Aurretik zeuden ostatu turistikoak.

–Aurretik zeuden ostatu turistikoak arautzeko araubidea.

Udal-lizentzia indarduna duten ostatu turistikoei (Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta egon behar dute) ez zaie aplikatuko lizentziaren gehieneko iraupena.

Udal-lizentzia indardunik ez duten ostatu turistikoek (Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta egon behar dute) 6 hileko epean legeztatu beharko dute beren jarduera. Legeztatuko diraz baldin eta betetzen badute ezarrita dagoena Erabileren ordenantza orokorraren 8 bis artikuluaren 3.2 eta 3.3 puntuetan.

3.–HIRIGINTZAKO ARAUDI OROKORRA

(Aldaketa honetako T2 gunea)

20. artikulua. Lurzoruaren erabileraren eta xedearen mugak.

1. Betiere, jabetza eskubidearen eta erabilera eta luperketako gainerako eskubideen ahalmenak erabiltzean, Lurzoruaren Legean eta, horren arabera, HAPO honetan ezarritako mugei kasu eginen zaie eta legedi horretan ezarritako betebeharrak beteko dira, lurzoruaren hirigintzako kalifikazioaren arabera.

2. Erabileren araudi xehatua "Erabileren ordenantza orokorra" deritzon agirian dago jasota, bai eta hirigintzako arau hauen 26. artikuluan ere. Araudi horretan honako alderdi hauek daude zehaztuta: motak, mugak, ahalmenak, onartutako erabilerak, erabileren sailkapena, aldaketak eta abar.

"Erabileren ordenantza orokorra" ondorio guztietarako hartuko da hirigintza arau hauen zati gisa; igorritako agiriaren izaera izanen du.

27. artikulua. Erabileren bateragarritasun taulak.

Plan orokor honek, jarraian, arautzen ditu erabileren bateragarritasun taulak. Taula horietan jasotakoa bete beharko da plan orokorra aplikatu beharrez eginen diren eraldaketa edo birmoldaketetan.

–I. eta II. unitate integratuak.

ERABILERA OROKORRA

INDUSTRIAKOA

Erabilera xehatuak

Nagusia

Industriakoa

Sistema orokorrak

Beharrezkoa

Ekipamendua

Baimendua

Ekipamendu pribatua

Zerbitzuak eta hirugarren sektorea

Debekatuak

Gainerakoak

–IV., V., VII., VIII. eta IX. unitate integratuak.

ERABILERA OROKORRA

INDUSTRIAKOA

Erabilera xehatuak

Nagusia

Bizitegi-erabilera

Beharrezkoa

Ekipamendua

Sistema orokorrak

Baimendua

Zerbitzu instituzionalak

Hirugarren sektorea, biltegiak, lantegiak eta industriak (erabilera xehatu finkatuak)

Zerbitzuak eta hirugarren sektorea

Debekatuak

Gainerakoak

–VI. unitate integratua.

ERABILERA OROKORRA

EKIPAMENDUA

Erabilera xehatuak

Nagusia

Ekipamendua

Baimendua

FENSA zerbitzua

Industria (nekazaritza)

Debekatuak

Gainerakoak

OINARRIZKO UNITATEAREN ERABILERA XEHATUAK

ERABILERA XEHATUAK

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

K

ERABILERA XEHATUAK BANAKAKO LURZATIETAN

Etxebizitzari erantsitako bulegoa < 100 m²

3

4

1

1

1

1

1

4

4

4

4

Bulegoa, beheko solairuetan eta sotoetan < 500 m²

1

3

1

1

1

1

4

3

3

3

4

Bulegoa, beheko solairuetan eta/edo lehenengoetan eta/edo sotoetan < 1.000 m²

1

4

1

1

3

3

4

3

3

3

4

Bulegoa, nahastua bizitegitarako ez diren beste erabilera batzuekin (> %60)

1

3

1

1

4

3

4

4

4

4

4

Bulegoa, eraikin exentuan > 2.000 m²

3

4

1

1

3

3

4

4

4

4

4

Kanpinak eta motelak < 200 m²

4

4

1

1

1

3

3

4

4

4

3

Kanpinak eta motelak < 500 m²

4

4

1

1

1

3

3

4

4

4

3

Kanpinak eta motelak < 2.500 m²

4

4

1

1

1

3

3

4

4

4

4

Kanpinak eta motelak > 2.500 m²

4

4

1

1

1

3

3

4

4

4

4

Ikuskizun-aretoak lehenengo solairuan eta/edo sotoan < 1.500 m²

4

4

1

1

1

3

4

4

3

1

4

Ikuskizun-aretoak, eraikin exentuan edo bizitegitarako ez diren beste erabilera batzuk dituen eraikinean

4

4

1

3

3

3

4

4

3

1

1

Biltokiak, josteta elkarteak< 500 m²

3

4

1

1

1

1

3

1

1

1

1

Biltokiak, josteta elkarteak< 200 m²

4

4

1

1

1

1

1

1

1

1

1

Industria, beheko solairuetan edo eraikinari atxikia < 200 m²

1

3

4

4

4

4

4

4

4

4

4

Industria, beheko solairuetan edo eraikin exentuan < 1.000 m²

1

3

4

4

4

4

4

4

4

4

4

Industria, eraikin exentuan > 1.000 m²

1

1

4

4

4

4

4

4

4

4

4

Araubide bereziko industria

1

1

4

4

4

4

4

4

4

4

4

Erabilera xehtuari lotzen zaion garajea, beheko solairuetan eta sotoetan, eta eraikin exentuan

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

4

Ibilgailuak gorde eta oinarrizko mantentze-lanak egiteko garajea (< 1.500 m²), beheko solairuetan eta/edo sotoetan

1

1

3

4

4

3

4

4

4

4

4

Ibilgailuak gordetzeko garajea (< 2.000 m²) beheko solairuetan eta sotoetan

1

3

1

3

3

3

4

4

4

4

4

Gasolina-hornigailuak

1

1

4

1

4

4

4

4

4

4

4

Erregai-zerbitzuguneak

1

1

4

1

4

4

4

4

4

4

4

Etxebizitza kolektiboa

4

4

4

3

3

1

4

4

4

4

4

Etxebizitza kolektiboa beheko solairuan

4

4

4

3

3

1(*)

4

4

4

4

4

Lorategia duen familia bakarreko etxebizitza

4

4

3

4

4

3

1

4

4

4

4

Lorategirik gabeko familia bakarreko etxebizitza

4

4

4

4

4

3

1

4

4

4

4

Industria-nabea duen familia bakarreko etxebizitza

1

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

Familia bakarreko etxebizitza, nekazaritzakoa < 250 m²

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

4

(2) Egoitza zaindua < 200 m²

4

4

1

1

1

1

1

1

4

1

4

Egoitza zaindua < 500 m²

4

4

1

1

1

1

3

1

4

1

4

Egoitza zaindua < 2.500 m²

4

4

1

3

1

1

4

1

4

3

4

Egoitza zaindua > 2.500 m²

4

4

1

3

1

1

4

1

4

4

4

Etxebizitzari erantsitako saltokia (< 100 m²), beheko solairuetan

4

4

3

1

4

1

1

4

4

4

4

Saltokia, beheko solairuetan eta sotoetan < 500 m²

3

4

1

1

1

1

3

4

4

4

4

Saltokia, beheko solairuetan eta/edo lehenengoetan eta/edo sotoetan < 1.000 m²

3

4

1

1

1

1

4

3

3

3

3

Saltokia, nahastua bizitegitarako ez diren beste erabilera batzuekin (> %60) < 2.000 m²

4

4

1

1

3

1

4

4

4

4

4

Saltokia, eraikin exentuan > 2.000 m²

3

4

1

1

3

1

4

4

4

4

4

Kioskoak

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

1

Biltegiak, beheko solairuetan edo eraikin exentuetan < 1.000 m²

1

1

1

1

3

3

4

4

4

4

4

Biltegiak, eraikin exentuan > 1.000 m²

1

1

3

3

4

4

4

4

4

4

4

Kulturgune eta irakaskuntza-zentro pribatuak beheko solairuetan, lehenengo solairuetan eta/edo sotoetan < 1.500 m²

4

4

1

1

1

1

1

1

1

1

4

Kulturguneak eta irakaskuntza-zentroak, eraikin exentuan < 2.500 m²

4

4

1

1

1

1

1

1

1

1

1

Ikastetxe pribatua > 2.500 m²

4

4

1

1

1

1

1

1

4

1

4

Osasun- eta laguntza-zentroak

4

3

1

1

1

1

1

1

1

1

1

Kirolgune pribatua

1

4

1

1

1

1

1

1

1

1

4

Etxeko tailerrak, beheko solairuetan < 300 m²

1

1

3

4

4

3

4

4

4

4

4

Artisautza-lantegiak beheko solairuetan < 500 m²

1

1

4

4

3

3

4

3

3

3

4

Zerbitzu-lantegiak beheko solairuetan < 1.000 m²

1

3

4

4

4

4

4

4

4

4

4

Zerbitzu-lantegiak eta industriakoak (> 1.000 m²), beheko solairuetan edo eraikin exentuetan

1

1

4

4

4

4

4

4

4

4

4

(3) Aldi baterako bizitokia < 200 m²

3

4

1

4

1

3

3

3

3

3

4

Aldi baterako bizitokia < 500 m²

4

4

1

4

1

3

3

3

3

3

4

Aldi baterako bizitokia < 1.500 m²

4

4

1

4

1

3

4

3

3

3

4

Aldi baterako bizitokia (> 1.500 m²), eraikin exentuan

4

4

1

4

1

1

4

4

4

4

4

Familia bakarreko etxebizitzari erantsitako taberna

3

4

3

4

4

4

1

4

4

4

4

Taberna-kafetegia, beheko solairuan eta/edo sotoan

3

3

1

1

1

3

3

1

1

1

1

Diskotekak eta dantzalekuak, beheko solairuetan, sotoetan edo eraikin exentuetan

3

3

1

1

4

4

4

3

1

1

4

Jatetxea beheko solairuetan, lehenengo solairuetan eta/edo sotoetan

3

4

1

1

1

3

1

4

1

1

1

(1) Bizitoki komunitarioa < 200 m²

4

4

1

1

1

1

1

3

3

1

4

Bizitoki komunitarioa < 500 m²

4

4

1

1

1

1

1

3

3

1

4

Bizitoki komunitarioa < 2.500 m²

4

4

1

3

1

1

4

3

3

1

4

Bizitoki komunitarioa > 2.500 m²

4

4

1

3

1

1

4

3

3

1

4

Erabilitako zeinuen azalpena:

1. Baliokidea.

2. Beharrezkoa.

3. Onartua.

4. Debekatua.

(1) Ikasleak, adinekoak, erlijiosoak, osasun- eta laguntza-zentroak.

(2) Psikiatrikoa, kartzela, kuartelak, erreformatorioak.

(3) Hotelak, ostatuak, apopilo etxeak, ostatu turistikoak.

A. Industria.

B. Biltegiak.

C. Hotel-zerbitzuak (jatetxeak, tabernak).

D. Merkataritza.

E. Erabilera instituzionala, publikoa zein pribatua.

F. Kolektiboa.

G. Familia bakarrekoa.

H. Hezkuntza.

I. Kirolak.

J. Kirolak.

K. Talde soziala.

L. Parkea.

Taula ez da aplikatuko Barne eraberritze eta babeserako plan bereziak (BEBPB) mugatutako eremuan. Izan ere, eremu horretarako erabilera xehatuak BEBPBren Hirigintzako Araudi Partikularrean daude araututa.

(*) Merkataritza-ardatzetan (agiri grafikoetan daude adierazita) ezin izanen da etxebizitzarik edo ostatu turistikorik jarri beheko solairuetan. Aurretik dauden etxebizitzak eta ostatu turistikoak finkatzen ahalko dira, horiek baino ez, eta horietan mantentze-lanak egitea baimenduko da.

4.–BEBPB

Araudia (aldaketa honetako T1 eta T3 guneak)

III. KAPITULUA.–ERABILERA-ARAU OROKORRAK

87. artikulua. Erabilera nagusi edo bereizgarria.

Alde Zaharreko erabilera bereizgarria bizitegitarako da.

88. artikulua. Erabilera onartuak.

1.–Erabilera onartuak sotoetan.

–Beheko solairuaren edo goikoen erabilerari lotutako erabilerak, bizitegi-erabilera eta ostatu turistikoetarako erabilera izan ezik.

–Garajea.

2.–Erabilera onartuak lurzatiko espazio libreetan.

–Eremu librea.

–Baratze edo lorategi komun edo pribatuak.

3.–Erabilera onartuak beheko solairuan.

–Saltokia, 500 m²-tik beherakoa.

–Lantegiak eta artisautzako industria txikiak, 500 m²-tik beherakoak.

–Aparkalekuak, 250 m²-tik beherakoak.

–Biltegiak, 250 m²-tik beherakoak.

–Goiko solairuei lotutako erabilerak.

–Bulegoak.

–Aseguru, banku eta aurrezki entitateen bulegoak, Nueva plazan eta Gaztambide kalean izan ezik; han paratzea erabat debeku da.

–Dantzalekuak, 500 m²-tik beherakoak.

–Ikuskizunak, jatetxeak, biltokiak eta josteta elkarteak, 500 m²-tik beherakoak.

–Taberna eta kafetegiak, 500 m²-tik beherakoak.

–Ekipamendutarako jarduerak.

–Banakako bizitegia.

–Bizitegi kolektiboa.

–Ostatu turistikoak (T3 gunean soilik).

4.–Erabilera onartuak lurgaineko solairuetan.

–Banakako bizitegia.

–Bizitegi kolektiboa.

–Jatetxeak eta gisako jarduerak, 500 m²-tik beherakoak.

–Lantegiak eta artisautzako industria txikiak, 100 m²-tik beherakoak.

–Aseguru, banku eta aurrezki entitateen bulegoak; beheko solairuaren erabilerari lotutako erabilerak, 500 m²-tik beherakoak.

–Egoitzak, apopilo etxeak eta ostatuak (sarbide esklusiboa eduki behar dute).

–T1 gunean, ostatu turistikoak soilik jartzen ahalko dira atari bakoitzaren lehenengo solairuan.

T3 gunean, berriz, atari bakoitzaren beheko solairuan eta lehenengo solairuan jartzen ahalko dira. Lurgaineko beste solairuetan ere jartzen ahalko dira, baina, kasu horretan, ezin dute sarbidea partekatu bizitegi-erabilera duen etxebizitza batekin.

Bi guneetan izan dezake bloke oso batek ostatu turistikorako erabilera, baina horretarako bloke osoak eduki behar du erabilera hori.

–Ekipamendutarako jarduerak.

5.–Erabilera onartuak teilatupeko solairuan.

–Bizitegi-erabilera:

  • 1. eremuan kontserbazio araubidean onartzen da bizitegi-erabilera, betiere azpi-azpiko solairuko etxebizitzari lotua ageri bada. Etxebizitza independente gisa soil-soilik onartuko dira Plan Berezia onestean halakoak zirenak. Berritze araubidean debeku da teilatupeko solairua bizitegitarako erabiltzea.
  • 2. eremuan bizitegi-erabilera onartzen da bai kontserbazio araubidean bai berritze araubidean, betiere azpi-azpiko solairuko etxebizitzari (azken solairua) lotua ageri bada.

–Etxebizitzaren beraren zerbitzuak.

89. artikulua. Erabilera debekatuak.

Erabilera debekatutzat hartzen dira aitzineko artikuluan onartzen ez diren guztiak.

Bereziki debeku dira txatarren biltegiak eta zikinkeria, utzikeria, osasungaiztasuna eta higiene eza dakarten material guztiena.

Iraungitzen ez diren erabilera eta jarduerak, Plana onetsi aitzin bazirenak eta artikulu honetan debekatuak: haietan eraberritzeak egiten ahalko dira ordenantzei jarraikiz. Betiere horien ondorioz modu orokorrean handitzen ez badira ezta jendearendako sarbiderik irekitzen ez bada lizentzia hartan onartu ez bezalako kale batetik, eta haien funtzionamendua lotzen bazaie jarduera sailkatuei buruzko araudian edo aplikatzekoa den horretan xedatzen diren baldintza, neurri zuzentzaile eta ordutegiei, bizilagunei trabarik ez egiteko.

90. artikulua. Etxebizitzaren erabileraren arauketa.

Etxebizitza da familia bati edo horren pareko unitate bati ostatu ematen dion espazio oro. Erabilera honi loturik daude, halaber, bulego profesionalak edo gisako jarduerak, betiere erabileren bateragarritasunari buruzko koadroan finkatzen diren baldintzetan.

1.–Erabileraren baldintza orokorrak.

Berritik egiten den etxebizitza oro kanporakoa izanen da. Kanporako etxebizitzatzat hartzen da kale, plaza nahiz erabilera publikoko etxadiko patiora jotzen duten erabilera komuneko gela bat eta 6 metroko frontea baditu, edo fronte txikiagoa izanez gero, lurzatiaren zabalera osoa hartzen badu gutxienez.

Zabalera hori 5 metro baino handiagoa bada, etxebizitzak bi hutsarte, gutxienez, izan beharko ditu fatxadan.

Etxadi patiora baizik ez badu jotzen, beharrezkoa izanen da Planak espazio publikotzat hartua izatea, eta izaera hori egiazki izatea eta behar bezala urbanizatua egotea.

2.–Etxebizitzen kopurua

Oro har, birgaitze jarduketek ez dute lehendik dauden etxebizitzen kopurua handituko, kasu hauetan izan ezik:

–125 m² erabilgarri baino azalera handiagoa duten etxebizitzen banaketa, ondoriozko etxebizitzek betetzen badute bizigarritasunari buruz indarra duen araudia eta orobat bete kanporako etxebizitzen gainean orokorrean definitu diren baldintzak.

–Eraikineko solairuren batean bizitegitarako diren erabileren birmoldaketa.

–Estalkipean den espazioaren erabilera, 58. artikuluan eta 88. artikuluan ezarritako baldintzetan.

Berritze araubidearen meneko eraikinetan etxebizitza kopurua ez da ordeztu den eraikinekoa baino handiagoa izanen, non ez den besterik zehazten dagokion Hirigintzako Araudi Partikularrean.

1.–Azalera eta programa.

Gai honen gaineko araudiak zer xedatzen duen, horixe eginen da.

2.–Aparkalekuen zuzkidura.

Oro har, ez da aparkaleku ekipamendurik galdatzen eraikinendako aurreikusten diren araubideetariko bakar batean ere.

Berritze kasuetan eraikin berria bizilagunen zerbitzuko aparkalekuz hornitzeko aukera aztertuko da, sotoan halakorik egokitzea posible den neurrian, betiere.

Honako hau xedatzen da apartamentu turistikoetarako:

Berritze kasuetan, eraikin berrian, aparkaleku plaza bat jarriko da 2 ostatatze-unitateko, baldin eta, udal-teknikariaren irizpidearen arabera, hori egitea posible bada.

Kontserbazio eta birgaitze kasuetan, eraikinean aparkaleku plaza bat jarriko da 2 ostatatze-unitateko, baldin eta udal-teknikariaren irizpidearen arabera, hori egitea posible bada.

Nolanahi ere, Alde Zaharraren eremuan ez da aplikatuko Plan Orokorrean ezarrita dagoena garajeak egiteko baldintzei buruz, eta, bereziki, ezarrita dagoena honako alderdi hauei buruz: irteeretako plataforma horizontala, sarbideen dimentsioa eta arrapalen malda.

Memoriak eta planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2610165