2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Hiri-jarduketarako plan berezia, zeinaren bidez aldatu nahi diren S-4 sektoreko URI-3 unitatearen eta UT4 unitateko 3. poligonoko 1827. eta 1828. lurzatien hirigintza-determinazioak. Behin betiko onespena
San Adriángo Udalak, 2026ko uztailaren 22an egin bilkuran eman zuen ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, LOGIGALAN 2004 SLUk sustaturik. Haren bidez aldatu nahi dira San Adriángo Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko URI-3 unitatearen eta UT4 unitateko 3. poligonoko 1827. eta 1828. lurzatien hirigintza-determinazioak, bat etorriz 2026ko otsailaren 23an sustatzaileek aurkeztutako testu bateginarekin.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluak ezarritakoarekin bat eta xedapen orokor bat onesten duenez, posible da nahi izanez gero errekurtso hauetako bat jartzea:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.
San Adriánen, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2610271