2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 243. lurzatian. Jendaurrean jartzeko hasierako epea luzatzea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 31n, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 31-JUL-26 (5/UV).
Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko ekainaren 15eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen Iruñeko 3. poligonoko 243. lurzatiko (Baiona etorbidea 38) hiri-jarduketarako plan berezia. Erabakia 2026ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an, eta alegazioak aurkezteko epea abuztuaren 3an amaitzen zen.
José Manuel Zúñiga Suescunek 2026ko uztailaren 3an aurkeztutako eskabidean, eskatu zuen luzatu zedila hiri-jarduketarako plan berezia (Baiona etorbidea 38 zenbakikoa) jendaurrean jartzeko epea, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan zehazten den moduan.
Ondoren, 2026ko uztailaren 5ean, Zúñiga jaunak beste eskabide bat aurkeztu zuen, sarbidea eskatzeko administrazio espedienteko txosten batzuetara (Hirigintza Gerentziako arkitektoaren txostena, legelariaren txostena, ingurumen txostena eta espedientera gehitutako bestelako txosten tekniko eta juridikoak), eta, kasua bazen, horien kopia elektronikoa eskuratzeko. Hori guztia, "ahalik eta azkarren, parte hartzeko eta alegazioak aurkezteko eskubide osoa bermatzeko". 2026ko uztailaren 20an eskatutako agiriak helarazi zitzaizkion interesdunari.
Espedientean jasota dago Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena, 2026ko uztailaren 28koa.
Horren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Jendaurrean jartzeko hasierako epea 15 egun natural luzatzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan interesdunek aurkezten ahalko dituzte egoki iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.
2. Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
3. Gogoraraztea hirigintza dokumentua eskuragarri dagoela Udalaren Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea 2, 6. solairua, 31002 Iruña), jendaurreko ordutegian, eta Iruñeko Udalaren web-orrian (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).
4. José Manuel Zúñiga Suescuni erabakiaren berri ematea.
Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2610637