154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Jarduera-lizentzia ematea. Gaztandegia

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2026ko uztailaren 23a.

Sustatzailea: Joseba Irigoyen Urchegui.

Jarduera: gaztandegia.

Tokia: Frain auzoa 8-Lantxara baserria (3 poligonoko 311. lurzatia).

Lesakan, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegi Alzugarai.

Iragarkiaren kodea: L2610399