2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Aldaketa Udal Planean, eraikuntza finkatuak direla-eta goiko solairuetara sartzeko zubiei dagokienez. Behin betiko onespena
Imozko Udalak, 2026ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Imozko Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa bat, eraikuntza finkatuak direla-eta goiko solairuetara sartzeko zubiak antolamenduz kanpokotzat jotzea aldatzeko.
2026ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran hartutako hasierako onespenaren erabakia jendaurrean egon da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, azter zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsi da erabaki hori, eta argitara ematen dira bai erabakia eta bai onetsitako araudia.
Imotzen, 2026ko uztailaren 30ean–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2610552