2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa, Soto de la Sardillako (3. etxadia) Hiri Jarduketako Plan Berezian. Behin betiko onespena
2026ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aldaketa, Funesko Soto de la Sardillako (3. etxadia) Hiri Jarduketako Plan Berezian, Juan Oscar Campo Castillok sustatutakoa, "Alas de Peñalen, Halconeras Sancho IV" ordezkatuz eta haren izenean.
Hiri-jarduketarako plan bereziaren aldaketaren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean sar dadin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bateginaren 79. artikuluak ezarritakoaren arabera (testu bategin hori uztailaren 2ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Funesen, 2026ko uztailaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2610516