2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 359. lurzatian. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2026ko uztailaren 27ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Doneztebeko 2. poligonoko 359. lurzatiari dagokiona, Laura Apezteguía Gonzalez eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek idatzi eta Teresa Uranga Jadraquek sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.
Donezteben, 2026ko uztailaren 27an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2610426