2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Aldaketa, 8. poligonoko 775. eta 838. herri-lurzatien desafektazioan. Jendaurrean jartzea
Lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren prozeduran, loturik Ríos Renovables SLUren espediente batekin (espediente horrek hizpide du Cortesko 8. poligonoko 775. eta 838. herri-lurzatietan dagoen eguzki-parke fotovoltaikoa bateriak biltegiratzeko sistemekin hibridatzea; herri-lurzati horiek desafektatu ziren Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 11ko Erabakiaren bidez), udal honi helarazi zaio Herri-lurren Atalaren 2026ko maiatzaren 1eko txostena. Honela dio: " Beharrezkoa da aldez aurretik aldatzea Gobernuaren 2022ko maiatzaren 11ko Erabakia, zeinak jaso beharko baititu baterien instalazioa eta onetsitako baldintza-agiriko beste baldintza batzuk, errealitate berrira egokitzeko beharrezkoak direnak".
Atal horrekin telefonoz egindako saio teknikoetan, aztertu dira desafektazio horretan aldatu beharreko elementuak (kanona, epea mantentzea eta fidantza eguneratzea), Nafarroako Gobernuak onar ditzan hasierako erabakiaren aldaketan.
Espedientean jasota dago Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordearen aldeko txostena, 2026ko uztailaren 9koa. Espedientean jasota dago, orobat, idazkariaren txostena (2026/0037 txostena, 2026ko uztailaren 13koa).
Bat etorriz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 47.2 i) artikuluan kide anitzeko organo honi aitortzen zaion eskumenarekin, aho batez, honako hau erabakitzen da:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Cortesko 8. poligonoko 775. eta 838. herri-lurzatietako 34.001,43 m²-ren desafektazioaren aldaketa, Ríos Renovables SLU enpresari erabilera lagatzeko, bidera ditzan Atalaya izeneko parke fotovoltaikoa instalatzera (Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 11ko Erabakiaren bidez onetsi zen). Hona aldaketaren alderdiak:
–Lagapenaren xedea zabaltzea, proiektu honetan aurreikusitako jarduketarako: Atalaya 1,2 MW – 2,4 MWh bateria bidezko energia biltegiratzeko sistema eta haren ebakuazio-linea instalatzea, lehendik dagoen parke fotovoltaikoarekin hibridatzeko (sustatzailea Ríos Renovables SLU da).
–Herri-lurrak erabiltzeagatiko kanona ezartzea baterien jarduera berri honetarako. Kanona izanen da urteko 1.325,96 eurokoa, eta gehituko zaio eguzki-parke fotovoltaikoak lehendik duen urteko kanon eguneratuari.
–Desafektazioaren hasierako baldintza-agirian ezarritako fidantza eguneratzea; hots, fidantza izanen da 1.727,48 euro handiagoa.
–Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 11ko Erabakiaren bidez onetsitako desafektazio-epea bere horretan mantentzea.
Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, aitzinetik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cortesko Udalaren ediktu-taulan, aipatutako epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, behin betiko onets dadin.
Cortesen, 2026ko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2610134